Gallery

Deskribapena

Adina: 78
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Aireko koronela (erretiratuta)
Atentatuaren data: 31/03/1992
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Aquilino Joaquín Vasco Álvarez erretiroa hartutako koronela zen, Aireko armadakoa hain zuzen ere. Clara del Rey kalean bizi zen. Etxera pakete bat iritsi zitzaion. Bere semearentzat zen. Joaquín Vasco koronela zen ere eta Gandoko (Kanaria Handia) Aireko armadaren basearen arduradun nagusia zen. Terroristek paketea TVEtik zetorrela sinestarazi zuten. Joaquín Vasco telebistan agertu zen 1991an Golkoko Gerran aditua bait zen. Aquilino Vascok bere emazteari esan zion fardela susmagarria zirudiela. Hortaz, balkoian irekitzea erabaki zuen. Susmatzen zuen bezala, fardelak eztanda egin zuen eta lekerketak lepoan eta toraxean eragin zion. Handik bi egunetara Gregorio Marañón ospitalean hil zen.