Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 48
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Zinpeko zaindaria eta taberna baten jabea
Atentatuaren data: 17/05/1979
Atentatuaren lekua: Lemoa
Errudunak: Juan José Larrinaga Echevarría, Juan José Legorburu Guerediaga, Ernesto María Alberdi Olano, Juan Antonio Urrutia Aurteneche, Fernando Iraculis Albizu
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Antonio Pérez García, 1979ko maiatzaren 17ko gauean, Cementos Portland-eko bere lantokitik atera zen, eta Lemoako Inzunza tabernarantz jo zuen autoz, hura ere berak baitzeraman. Lankidea autotik jaitsi, eta ibilgailua aparkatzera joan zenean, bi terrorista kaputxadun topatu zituen parean; horiek gidariaren leihotik egin zioten tiro. Bularrean jo zuten hiru balek une horretan bertan eragin zioten heriotza Pérezi. Gutxi lehenago zen biktima Lemoara itzulia, denbora bat kanpoan pasatu baitzuen jaso zituen mehatxuak zirela eta.