Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 23
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 08/08/1979
Atentatuaren lekua: Loiu
Arma: Subfusil
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Antonio Guardia Zibilaren Land Rover bat gidatzen ari zen. Berarekin beste bi agente zihoazen. Aireportuko zaintza lan arruntak egiten ari ziren. Lurreratze eremuaren amaieran, gutxi gora-behera pistatik 50 metrotara, britaniar kanposatuaren hormaren atzean, bi terrorista ezkutatuta zeuden. Erasorako fusilak zituzten eta agenteak tirokatu zituzten. Antoniok tiro bat jaso eta kotxearen kontrola galdu zuen. Automobila irauli egin zen eta guztiz hondatuta geratu zen pistatik hurbil zegoen lubeta batean. Land Roverra buruz behera zegoenez eta sabaiaren txapa nabarmen mailatu zenez gidariaren tokian, Antonio hil zen. Bere bi lankideak bizirik irten ziren.