Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Gidaria
Atentatuaren data: 02/06/1978
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Subfusil
Hiltzailea: Armenia Askatzeko Armeniar Armada Sekretua

Deskribapena

1978ko ekainaren 2ko 10.15etan, Antonio Torres Olmedo gidariak bere autoan Turkiako enbaxadorearen emaztea zeraman, Nekla Kuneralp, baita diplomatikoaren anaia ere, Besir Balciogin. Jenner eta Fortuny kaleen arteko izkinean, hiru terrorista agertu eta autoa tirokatu zuten. Gidariak abiadura moteldu zuenean, terroristek ateak ireki eta hurbil-hurbiletik barruan zeuden hirurei tiro egin zieten. Hirurak hil ziren. Armeniaren Askapenerako Taldeak atentatuaren autoretza bere gain hartu zuen. Talde hau 1915an jaio zen Armeniaren independentzia lortzeko.
Antonio Torres Olmedo Antequerakoa zen. Ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen, bi eta hiru urtekoak. Zurbarán ospitalean hil zen.