Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Santander
Adina: 28
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Kimikaria
Atentatuaren data: 19/02/1992
Atentatuaren lekua: Santander
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1992ko otsailak 19an, arratsaldean, ETAko komando batek 25 kiloko bonba bat ezkutatzen zuen auto bat Santanderren utzi zuen. La Albericia bidegurutzean aparkatu zuten, Avenida de los Deportes inguruan. Polizia Nazionaleko auto ugari igarotzen ziren handik. 18.15ak aldera, Poliziaren furgoneta bat hurbildu zenean, terroristek lehergailua aktibatu zuten eta eztanda handi batek trafikoa moztu zuen.

Hedatze-uhinak Eutimio Gómez Gómez eta Julia Ríos Rioz senar-emaztei bete-bete eragin zien. Berehala hil ziren biak. Antonio Ricondo Somoza gaztea ere hil zen handik bost egunetara. Kontrako norabidean gidatzen ari zen. Furgonetari dagokionez, kalte larriak izan zituen eta agenteak larriki zaurituta atera ziren. Beste 18 pertsonek zauriak izan zituzten ere. Ignacio Recarte Ibarra, Luis Ángel Galarza Quirce eta Dolores López Resina ETAko kideak zigortu zituzten atentatuaren arduradunak izategatik. Francisco Múgica Garmendia -‘Pakito’- autore intelektuala izan zen.

Antonio Ricondo Somoza kimikaria zen. Atentatuaren momentuan, aitaren enpresaren kontratu bat ixtera zihoan. Aita Euskal Herria utzi behar izan zuen enpresari bat zen, ETAren mehatxuak zirela medio. Uda horretan ezkondu behar zen. Anbulantzia batek Antonio Ricondo ospitalera eraman zuen eta koman sartu zen. Familiak modu artifizial batean bere bizitza luzatzea erabaki zuen organoak eman ahal izateko.

Argazkiak

Prentsa