Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla-La Mancha
Adina: 49
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko tenientea
Atentatuaren data: 16/08/1975
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Subfusil
Hiltzailea: FRAP

Deskribapena

14.30etan, Adolfina Fernándezek eztanda bat entzun zuen. Virgen del Rosarion kolonian bizi zen, hirugarren solairu batean Leihotik begiratu eta bere senarra lurrean zegoela ikusi zuen. Antonio Pose Rodríguez, Guardia Zibileko tenientea, etxera zihoan bere lanaldia amaitu eta gero Trafikozko unitatean. Kotxea aparkatu eta jaitsi zenean, gazte batzuk hurbildu zitzaizkion eta eskopeta batekin tiro egin zioten. 12 urteko ume bat gertakarien lekuko izan zen. Polizia lurrean geratu zen, odolez beteta, erasotzaileek lurpeko pasabide batetik ihes egiten zuten bitartean. Ihesaldian FRAP erakundearen propaganda jaurti egin zuten. Antonio Pose Gómez Ulla ospitale militarrera eraman zuten baina han zendu zen.