Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 24
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Polizia Nazionaleko inspektore ordea
Atentatuaren data: 04/10/1976
Atentatuaren lekua: Donostia
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Antonio Palomo Pérez polizia nazionala Gipuzkoako Diputazioaren presidente Juan Maria Araluze Villarren eskoltakoa zen, hark 1976ko urriaren 3an atentatua jasan zuenean. Gertaerak Araluze Donostiako Askatasunaren Hiribideko bere etxera bazkaltzera zihoanean izan ziren; Araluzerekin batera txoferra, Jose Maria Elizegi, eta eskoltako hiru polizia zihoazen, Antonio Palomo bera, Alfredo García eta Luis Francisco Sanz.

Araluze etxe aurrean autotik jaitsi zenean, autobus baten markesinaren azpian zeuden hiru gizabanakok aldi berean egin zuten tiro, metrailetekin, Araluzeren eta auto bien kontra, ehun tiro inguru guztira. Diputazioko presidentea espaloian geratu zen, hiltzeko zauriak zituela, zazpi bala-tiro hartu baitzituen –zangoan bat eta beste sei sabelalde eta bularraldean–; Araluzeren automobileko gidariak, Jose Maria Elizegi Díaz zen, bi bala-tiro hartu zituen buruan. Besteko txoferra, Alfredo García González, tokian bertan hil zen; Antonio Palomo Pérez inspektoreordea eta Luis Francisco Sanz Flores polizia oso-oso larri zaurituta zeuden, eta handik gutxia hil ziren.

Handik ordu batzuetara ETAk bere gain hartu zuen Diputazioko presidentearen eta haren lau laguntzaileen kontrako atentatua, eta “zaintza-txakur”tzat aipatu zituen haiek mespretxuz.

Prentsa