Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Extremadura
Adina: 21
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibila
Atentatuaren data: 14/07/1986
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: José Ignacio de Juana Chaos, Antonio Troitiño Arranz, Idoia López Riaño, Inés del Río Prada, Esteban Esteban Nieto, Juan Manuel Soares Gamboa, Santiago Arrospide Sarasola "Santi Potros".
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Goizero, Guardia Zibileko konboi batek (autobus bat, minibus bat eta jeep bat) 18 eta 25 urteren arteko 70 bat agente garraintzen zituen Trafiko Eskolatik, Príncipe de Vergara kalean, Venta de la Rubiako motorrentzako gidatze-praktiketarako eremura, Madrileko kanpoaldean.

1986ko uztailaren 14ko goizean, ETAko terroristek Dominikar Errepublikako enparantzan lehergailuz betetako bonba-furgoneta bat aparkatu zuten. 35 kiloko lehergailua zen, gehi metraila. Konboia handik igaro zenean, terroristek lehergailua eztandarazi zuten. Izugarrizko eztanda eragin zuen eta, haren ondorioz, 12 agente hil ziren eta beste 78 pertsona, bai guardiak baita oinezkoak ere, larriki zaurituak suertatu ziren.

Antonio Lancharro Reyes Monesterio herrian (Badajoz) jaio zen. “Guardia Zibilera sartu zen asko gustatzen zitzaiolako. Laguntzaile moduan hasi zen. Hasieratik, benetan, bere lana ez zitzaidan batere gustatzen”, adierazi zuen Antonioren aitak Informe Semanal saioan. “Larunbatean esan nion: ‘Guardia Zibila utzi ezazu, arren. Begira zer nolako gauzak gertatzen ari diren. Ea gidatze praktikak ez dituzun gainditzen’. Berak ondokoa  erantzun zidan: ‘Aita, motozikleta praktikak ez baditut gainditzen ere, guardia zibila izaten jarraituko dut. Gustatzen zait. Badakit erakunde honetan arrisku bat dagoela baina hiltzen banaiz, pozik hilko naiz”.

Argazkiak