Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 24
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionala, Enrique Cuesta Jiménezen bizkartzaina
Atentatuaren data: 26/03/1982
Atentatuaren lekua: Donostia
Errudunak: Francisco Javier Taberna Urruti, Antonio Angulo Sagarzazu, Ramón Agra Alonso, Juan Antonio Zurutza Sarasola
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA-CCAA

Deskribapena

Tiroak egin zituzten terroristak Amara auzoko Antso Jakituna kaleko aurrezki kutxa batean zeuden. Enrique egunero oinez itzultzen zen etxera lanetik irtetean. Sagrada Familia kaleko Telefónicako bulegoan lan egiten zuen, aurrezki kutxatik hurbil. Lekukoen arabera, terroristak Telefónicako ordezkariari hurbildu zitzaizkion eta bera eta bizkartzaina tirokatu zituzten. Bizkartzaina Antonio Gómez García polizia zen. Balazo bat jaso zuen toraxean. Birikak zeharkatu zion tiroak. Beste balazo batek Enrique Cuestaren bihotza txikitu zuen. Telefónicako langilea berehala hil zen. Bizkartzaina handik bost egunetara.