Deskribapena
Deskribapena
Antonio Fernández Guzmán etxetik Santurtziko portura zihoan, orgatila mekaniko baten gidari lana egiten zuen eta bertan. Mendizabal kapitaina kaleak eta Juan XXIII kaleak bat egiten duten tokian, bi gizabanakok tirokatu zuten, lau tiro emanez lepoan eta bularraldean; hantxe bertan hil zen. Terroristek auto batean egin zuten ihes, gutxi lehenago lapurtu eta bertan hirugarren etakide bat baitzuten zain.
Polizia gorpua aztertzen hasten ari zela, biktimaren anaietako bat igaro zen hilketa gertatu zen ingurutik, eta senidearen gorpua lurrean ikusi zuelarik izan zuen gertatuaren berri.
Hilketa baino zortzi hilabete lehenago, Santurtziko portuan paskin anonimo batzuk agertu ziren, poliziaren isil-mandataria izatea leporatzen ziotela Antonio Fernándezi. Salaketak faltsuak baziren ere, ETAk hil egin zuen langilea.
Prentsa



