Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 23
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Polizia Armatuko Agentea
Atentatuaren data: 01/10/1975
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

GRAPO taldeak (Grupo de Resistencia Antifascista Primero de Octubre) 1975ko urriaren 1an agertu zen lehen aldiz Espainiako gizartearen aurrean. Egun hartako goizean lau atentatu burutu zituzten terroristek Espainiako Poliziaren agenteen aurka. Erasotutako poliziok Madrilgo banku-bulegoetan zeuden.

Haietako bat Antonio Fernández Ferrerio zen eta BANESTOko bulego batean zaintza lana egiten ari zen. Goizeko 9.30ak aldera, bi ezezagun bulegoan sartu ziren. Batek langileak mehatxatzen zituen bitartean, besteak agentea tirokatu zuen. Behin lurrean ere tiro egin zioten. Francisco Franco ospitalerako bidean hil zen.