Deskribapena
Deskribapena
Antonio Etxeberria Albisuk 33 urte zeuzkan, eta Oiartzungo alkatea zen 1974ko abuztuaz geroztik; Euskal Herriko alkate gazteena zen. 1975eko azaroaren 24an, bazkaltzeko orduan, ezezagun batek etxeko atea jo zion, alkatearen senide bati esanez premiazko enkargu bat zuela Antoniorentzat, Hernaniko alkatearen partetik. Biktima atera irten eta, orduan, tiro bat hartu zuen, bularraren parean. Metro gutxira zain zeukan ibilgailu batean egin zuen ihes terroristak. Oiartzungo alkatea hilik iritsi zen Donostiako Poliklinikara.
Franco hil zenetik –lau egun lehenago– lehenbiziko biktima mortala izan zen, eta 1975eko azkena; urte horretan ETAk 16 pertsona hil zituen guztira.
Hilketaren biharamunean, ETAk komunikatu bat zabaldu zuen, bi hilabeteko epean bere postuetan dimisioa ematen ez zuten alkate guztiak mehatxatuz horretan. Udal eta foru kargudunen kontrako atentatu kanpaina baten hasiera izan zen. Zenbait urte iraun zuen kanpainak, eta hildako ugari laga zituen.
Prentsa



