Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 26
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea (TEDAX)
Atentatuaren data: 27/03/1983
Atentatuaren lekua: Donostia
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Donostian erahil zuten 1983ko martxoaren 27an, goizaldeko ordu bietan. Bere lankide batekin batera, Juan Manuel Martínez Aguiriano, ETAk Gros auzoko Portobello dendan ipinitako bonba bat desaktibatzen ari zen. Terroristek Udaltzaingoari esan zioten non zegoen lehergailua. Hauek, Polizia Nazionalaren lehergailu-teknikariei deitu eta polizia-lerro bat ezarri zuten establezimenduaren ondoan. Bonbak poliziak ailegatu zirenean eztanda egin zuen. Uhin hedakorrak Juan Manuel zauritu zuen eta Aniano erahil. Dirudienez, terroristen benetako helburua agenteak hiltzea zen, ez denda lehertaraztea.