Deskribapena
Jaioterria: Extremadura
Adina: 42
Seme-alabak: 3Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Auto tailer baten jabea
Atentatuaren data: 03/05/1984
Atentatuaren lekua: Irun
Errudunak: Francisco Barrenechea Varela, Ignacio Mendiburu Iturain
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Goizeko 10,30ak inguruan pertsona batek telefonoz hots egin zion Angel Rodríguez Sánchezi, garabiaren zerbitzuak behar zituela eta. Merkataritzako saltzailetzat identifikatu zen, eta adierazi zion premiazko konponketa bat behar zuela, bidaian segitu ahal izatearren. Angel Irungo Ventas edo Katea auzorantz joan zen, han omen zegoen eta atoian hartu eta konpondu beharreko ibilgailua. Han bi terrorista zituen zain eta, destatu ondoren, jende gutxiago zebilen leku baterantz jo zuten. Biktimaren emaztea beldurtu egin zen, ikusi baitzuen Angel ez zela etxera joan bazkaltzera, eta Udaltzainei abisua eman ondoren, agenteek haren gorpua aurkitu zuten laurak pasatxo zirela, buruan bi tiro zituela, herrira doan errepidetik hurbileko pista batean.
Prentsa

