Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla-La Mancha
Adina: 26
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ordenantza
Atentatuaren data: 24/01/1977
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: Fernando Lerdo de Tejada, Carlos García Juliá, José Fernández Cerra, Francisco Corredera Albadalejo
Arma: Subfusila
Hiltzailea: Muturreko eskuina

Deskribapena

Madrilgo Atocha kaleko 55an Carlos del Ríok zuzendutako abokatu talde batek bulegoa ireki zuen. Lan arloan espezializatuta zeuden. 1977ko urtarrilaren 23ko arratsaldean, abokatuak garraio pribatuaren 80 bat ordezkarirekin bildu ziren. Sektore horretan lan-gatazka bat zegoen eta kaleratzeak iragarrita zeuden.

22.30ak aldera bukatu zen bilera, baina abokatuak bulegoan lan egiten geratu ziren. 22.45ak aldera, Ángel Rodríguez Leal atezaina txirrina entzun eta atea irekitzera joan zen. Bi persona sartu ziren eta hirrugarren bat atean geratu zen. Joaquín Navarro sindikalista non zegoen galdetu zuten. Navarro handik hurbil zegoen kafetegi batean zegoen. Sartu zirenek armak atera eta Rodríguez Leal tirokatu zuten. Ondoren, isilgailua zeukaten metrailetak erabiliz, bilduta zeuden abokatuak tirokatu zituzten. Haietako bi, Luis Javier Benavides Orgaz eta Enrique Valdevira Ibáñez, berehala hil ziren. Zauri larrien ondorioz, beste bi hurrengo egunetan hil ziren, Francisco Javier Sauquillo eta Serafín Holgado, Zuzenbide ikaslea. Beste lau persona zaurituta suertatu ziren: Miguel Sarabia Gil, Alejandro Ruiz-Huerta, Luis Ramos eta Lola González Ruiz. Azken hau Sauquilloren emaztea zen.

Atentatua Francisco Franco diktadorea hil eta hiru hilabetera gertatu zen. Espainia indarkeria testuinguru batean murgilduta zegoen, ultraeskuineko taldeen eta GRAPO erakunde terroristaren ekintzak nahasten bait ziren. Ultraeskuineko taldeekin lotuta zeuden lau pertsona epaitu eta zigortu zituzten: Fernando Lerdo de Tejada –lortutako espetxe-baimen batean ihes egin zuena-, Carlos García Juliá eta José Fernández Cerra hilketaren autore materialak eta Francisco Corredera Albadalejo laguntzailea.

Ángel Rodríguez Lealek 26 urte zituen. Telefónicatik kaleratu zuten eta abokatuei laguntza eskatu zien. Handik gutxira, atezain moduan kontratu bat eskaini zioten. Administrari lanak egiten zituen ere. Casasimarron jaio zen, Cuencako herri batean.

Prentsa