Deskribapena
Adina: 39
Seme-alabak: 0Lanbidea: Polizia Nazionala
Atentatuaren data: 10/03/1979
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO
Deskribapena
1979ko martxoaren 10an, Ángel Rodríguez Hermida polizia nazionala Moratalaz auzoan lan egiten ari zen beste agente batekin. Renault 7 batean zihoazen hiru gazte susmagarritzat hartu zituzten eta Hacienda Pavones kalean autoa geldiarazi zuten. Agenteak kotxera hurbildu zirenean, barrukoak, GRAPOko kideak, jaitsi eta poliziak tirokatu zituzten. Ángel Rodríguezek balazo bat jaso zuen. 16 urteko esperientzia zeukan Polizian eta gainera Zuzenbidean lizentziaduna zen.