Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Francia
Adina: 45
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Lemoizko zentral nuklearreko lehergaien arduraduna
Atentatuaren data: 05/05/1982
Atentatuaren lekua: Bilbo
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Angel Pascual Muxika bere ibilgailua gidatuz atera zen Iberdueroren bulego nagusietara joateko. Kopilotuaren eserlekuan 19 urteko Iñigo semea zihoan, eskolako autobusaren geltokira baitzeraman. Pedro Cortes Medikuaren kaleko 5 zenbakiaren parera iristean, bi terrorista autoaren alboan jarri, gidariaren aldean, eta tiro egin zieten Angeli eta semeari. Angel Pascual Muxika une horretan hil zen eta, dirudienez, gorputzarekin babestu egin zuen semearen bizia, etakideek egin tiroen kontra. Muxikaren autoaren atzetik beste bi auto bazetozen ere bina eskoltarekin, horrek ez zuen atentatua eragotzi.

Pascual Muxikaren hilketa Lemoizko Zentral Nuklearra Kudeatzeko Sozietatea eratu zuten egunean gertatu zen, eta Garaikoetxea lehendakariak ziurtatu zuen aurrera segituko zutela aurreikusitako proiektu energetikoekin. Lemoizko langileek, aldiz, uko egin zioten lanera itzultzeari, ETAren jazarpenak jarraitzen zuen bitartean.

Prentsa