Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Aragón
Adina: 62
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Espainiako Bankuko dendaren arduraduna
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Ángel Pardillosek hiru hamarkada zeramatzan Espainiako Bankuan lan egiten eta erretiroa hartzeko asmoa zeukan. Bere herrira itzultzeko asmoa zuen, Manchonesera (Zaragoza), alegia. Ehiza eta arrantza egiteko gogoa zeukan eta bere hiru bilobekin denbora gehiago eman nahi zuen ere. Egunero Santa Eugeniako geltokian hartzen zuen trena. Aurreko gauean, semeak eskatu zion 8.00ak aldera deitu ziezaion, baina ezin izan zuen agindutakoa bete. Gorpua aurkitu zuten Espainiako Bankuak 30 urte baino gehiagoko langileei erloju berezi bat ematen zielako.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audioa

Prentsa