Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Murcia
Adina: 46
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 10/02/1992
Atentatuaren lekua: Murcia
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1989ko azaroaren 20an, gauean, Herri Batasunako lau diputatu ‘Egin’ egunkariko zuzendaritza-taldeko kideekin afaltzera joan ziren. Madrilgo erdigunean zegoen Alcalá hotelaren Basque jatetxea aukeratu zuten. Hurrengo egunean inbestidura saioa izango zen Kongresuan eta Francisco Franco diktadorearen heriotzaren urteurrena zen. 23.15ak aldera, burua estalita zeramaten bi pertsona sartu ziren. Armak zituzten eta politikari abertzaleak zeuden mahaiara hurbildu eta tiro egin zuten. Josu Muguruza Guarrotxenak balazo bat jaso zuen buruan eta berehala hil zen. Muguruzaren alderdikidea zen José Ignacio Esnaola Etcheverryk lau balazo jaso zituen eta larriki zaurituta atera zen. Ángel Duce Hernández polizia –ultraeskuineko terrorista zena- hilketaren autorea izan zen eta kartxela zigorra jaso zuen.

Josu Muguruza Informazio Zientzietan lizentziaduna zen eta ‘Egin’ egunkarian erredakzio-burua izatera ailegatu zen. 1981an Frantziara ihes egin zuen haren bikotekidearen atxiloketaren ondorioz. Emaztea ETAko ustezko kidea izatea egotzi zioten, baina epaiketan kargurik gabe atera zen. 1989ko hauteskunde orokorretan, Muguruza HBko hautagaia izan zen eta Kongresurako aukeratu zuten. Hilketaren momentuan, emaztea haurdun zegoen eta handik bi astera Muguruzaren alaba jaio zen

Prentsa