Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 20
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 28/11/1979
Atentatuaren lekua: Azpeitia
Errudunak: Pedro María Leguina Aurre, Juan María Tapia Irujo Miguel Antonio Goicoechea, Ignacio María Gabirondo, Carlos Lucio Fernández
Arma: Subfusil
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Hogei balazok Antonio Alés Martínez, Ángel García Pérez eta Pedro Sánchez Marfil hil zituzten. Hirurak, Pedroren emaztearekin batera, Izaro tabernan afaltzen ari ziren. Lau gizonezko sartu ziren establezimenduan, edariak eskatu zituzten eta ordaindu ere. Tabernatik irten ziren. Baina denbora gutxiren buruan berriro sartu ziren, oraingo honetan kotxean utzitako armak eskuetan zeuzkatela. Emakumea guardia zibilen taldetik aldendu zuten eta, ondoren, terroristek bizkarretik tirokatu zituzten hiru agenteak. Ezin izan zuten erasoari aurre egin, ez zuten denborarik izan. Berehala hil ziren arren, lurrean egonda ere tiro egin zieten.