Deskribapena
Deskribapena
Atentatua goizeko ordu bata pasatxo izan zen. Francisca Aurrestik, Club 34-ko txartel-saltzaileak, kontatuaren arabera, ordu horretan gizonezko bat sartu zen aretoan, eta barran edari bat hartu eta lokalean buelta batzuk eman ondoren, alde egin zuen; handik gutxira beste pertsona batekin itzuli zen. Azken hori, aurpegia buru-beroki batez estalita eta metraileta batez armatuta, lokalean sartu eta zuzenean joan zen jabea zegoen lekura. Kaputxadunak tiro-segida bat bota eta bete-betean harrapatu zituen Angel Etxaniz Olabarria eta haren lehengusua, baita bertara hurbildutako txartel-saltzailea ere. Angel, Herri Batasunaren jarraitzailea, izan zen hildako bakarra.
Etxaniz hil eta ordubetera protesta manifestazioa egin zuten, haren klubetik gertu.
Prentsa



