Deskribapena
Deskribapena
Angel Baños Espada, Lemoizko zentral nuklearreko langilea, plataforma txiki baten gainean zegoen, turbina hozteko olio-tanga baten goiko aldean. Lehergailua, zilindro formako eta hiru metro inguruko diametroko tangaren azpialdean jarria, une horretan lehertu zen. Angelek, leherketak airean bota zuelarik, izugarrizko erorikoa izan zuen hurrena; horrexek eragin zion heriotza.
Bi gizon armatuk egin zuten atentatua. Hozte-tangako bi langileri tiro egingo zietelako mehatxua egin zieten, eta handik alde egitera behartu zituzten. ETAk lehergailua jarri zuela jakinarazi bazuen ere, Angel Baños ez zen konturatu eta bertan hil zen.
ETAk Lemoizko zentral nuklearrean jarritako bigarren lehergailua eta eragindako hirugarren hildakoa izan zen, Andres Guerra Pereda eta Alberto Negro Vigueraren hilketatik hamabost hilabetera. Zentraleko lanez arduratzen zen Iberduero enpresaren 400 langileek ETAren arduragabekeria salatu zuten, ordurako hiru hilketa baitzituen hark instalazioetan eraginak. Era berean, kexu agertu ziren udal bakar batek ere ez zuelako erasoa gaitzetsi; CC.OO. eta UGT sindikatuek bai, gaitzespena adierazi zuten.
Prentsa


