Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 25
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko zerga zerbitzuko agentea
Atentatuaren data: 22/10/1978
Atentatuaren lekua: Getxo
Arma: Subfusil
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Gobelas zelaian futbola zegoen bakoitzean, Guardia Zibilak zaintza lanak egiten zituen. Partida amaitu zenean, sarjentu bat eta hiru agente oinez itzuli ziren Getxoko Areetako kasernara. Binaka zebiltzaten, bi eskubitko espaloitik eta beste biak ezkerretik. Lau terrorista horma baten atzean ezkutatu ziren, Telefónicaren egoitza eta Máximo Aguirre kalearen artean. Metraileta eta ehiza eskopetekin tirokatu zituzten. Eskubiko espaloitik zihoazen bi guardiak berehala hil ziren. Luciano Mata eta Luis Carlos Gancedo deitzen ziren. Ezkerreko espaloitik zihoazen beste biak ere tirokatu zituzten. Andrés Silverio handik lau egunetara zendu zen.