Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 51
Seme-alabak: 6
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko inspektorea eta TEDAX taldeko kidea
Atentatuaren data: 12/06/1991
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: José Luis Urrusolo Sistiaga
Arma: Carta bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Nafarroa eta Gipuzkoa lotu behar zituen Leitzarango autobideak. ETAk azpiegitura eraikitzen lagundu zuten konpainien aurkako erasoak burutu zituen. Jesús Gallego, adibidez, euren objektiboa zen Construcciones Atocha enpresako presidentea zelako. Bonba bat bidali zioten pakete batean ezkutatuta. Hala ere, enpresak beste egoitza bat erosi zuen eta fardela Servitrans mezularien bulegoetara itzuli zen. Servitransek Vallecasen zeukan egoitza.

Servitranseko langileek igorlearen datuak faltsuak zirela ikusi zuten eta Polizia Nazionaleko lehergailu-teknikariei deitu zieten. 1991ko ekainaren 12ko 19.00ak aldera ailegatu ziren. Poliziek paketea furgoneta batean sartu nahi izan zuten desaktibatzeko asmoz, baina bonbak bidean eztanda egin zuen. Bi agente hil zituen, Andrés Muñoz Pérez eta Valentín Martín Sánchez lehergailu-teknikariak. Servitranseko langileak eta beste polizia batzuk zaurituak suertatu ziren.

Andrés Muñoz Pérez inspektorea Navaluengan (Ávila) jaio zen. Han hilobiratu zuten. 1992ko urtarrilaren 2an lana utzi behar zuen 30 urte Polizian eman eta gero. Lankide batek bonba desaktibatzera joan nahi zuela esan zion baina inspektoreak ezetz esan zion. Ez zuen nahi izan lankideen laguntza. Haiek bakean erretiroa har zezan nahi zuten.