Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Asturias
Adina: 20
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibila
Atentatuaren data: 14/07/1986
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Goizero, Guardia Zibileko konboi batek (autobus bat, minibus bat eta jeep bat) 18 eta 25 urteren arteko 70 bat agente garraintzen zituen Trafiko Eskolatik, Príncipe de Vergara kalean, Venta de la Rubiako motorrentzako gidatze-praktiketarako eremura, Madrileko kanpoaldean.

1986ko uztailaren 14ko goizean, ETAko terroristek Dominikar Errepublikako enparantzan lehergailuz betetako bonba-furgoneta bat aparkatu zuten. 35 kiloko lehergailua zen, gehi metraila. Konboia handik igaro zenean, terroristek lehergailua eztandarazi zuten. Izugarrizko eztanda eragin zuen eta, haren ondorioz, 12 agente hil ziren eta beste 78 pertsona, bai guardiak baita oinezkoak ere, larriki zaurituak suertatu ziren.

Andrés José Fernández Pertierra Asturiasen jaio zen baina Málagan hazi zen. “Lanera nindoan eta senarrak telebistan ikusi zuen autobus batean bonba bat jarri zutela. Ez zidan esan guardia zibilak zirela larritu ez nedin”, adierazi zuen María Pilar Pertierrak, Andrésen amak. “Gogoratzen dut esan nuela: ‘Jaungoikoa, familia gixajoak’. Ondoren esan zidaten nire semea hil zutela”.

Argazkiak