Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 43
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Madrilgo Kazetarien Elkarteko lege-zerbitzuetako idazkaria
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Ana María Martín Fernández Madrilgo Kazetarien Elkartean (APM) lan egiten zuen. Zerbitzu juridikoen idazkaria zen eta nahiz eta lanpostua gogoko izan aurrerapauso bat eman nahi zuen. Psikologia ikasketak amaituta zituen eta bere bulegoa ireki nahi zuen. Lan egin eta ikasteaz aparte, lau urteko alaba bat, Paula, ere bazeukan.
Senarrarekin bizi zen Santa Eugenia auzoan. Auzo hori aukeratu zuten geltoki batetik hurbil zegoelako eta, ondorioz, Anak lanerako bidean ez zuen denborarik galduko. Egun hartan, Ana senarra eta alabarekin eskolara joan zen geltokira hurbildu baino lehen. Han banatu ziren eta 15 urteko harremanaren ostean, ez zuten inoiz gehiago elkar ikusi.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audioa

Prentsa