Deskribapena
Descripción
Ana Isabel Arostegi Legarreta eta Francisco Javier Mijangos lankidea trafikoa bideratzen ari ziren N-I errepideko bidegurutze batean, Beasainen (Gipuzkoa). Bidegurutzea errepideko puntu neuralgikoa zen, eta arazo askoren iturburua, zirkulazioari dagokionez.
ETAko bi kide, gizonezkoa eta emakumezkoa ziren, auto batean hurbildu ziren bidegurutze ingurura, autotik jaitsi eta, aurpegia agerian, berbertatik tiroz josi zituzten Ertzaintzako agente biak, bizkarretik harrapatu baitzituzten. Ana Isabel Arostegi saiatu zen erasotik babesten, baina emakumeak errematatu zuen, lurrean jada larri zaurituta zegoela. Gorpua asfaltoan egon zen gaueko bederatziak pasa arte, orduan bertaratu baitzen gorpua jasotzeko agindu zuen guardiako epailea.
ETAren 1998ko iraileko su-etena amaitu zenean, Ertzaintza ETAren helburu nagusietakoa bihurtu zen. Horrela, Ana Isabel Arostegi izan zen ETAk eraildako Ertzaintzako lehen emakumezko agentea.
Ana Isabel Arostegiren hiltzaileek aurpegia agerian zutela jardun bazuten ere, oraindik ez dakigu nor ziren.
Prentsa



