Deskribapena
Descripción
1991ko maiatzaren 29ko 19.05ak aldera, ETAk Vic hiriko Guardia Zibilaren kasernaren kontra bonba-auto bat bidali zuen.Kotxearen barruan 12 bonbona sartu zituzten. Bakoitzak 18 kilo amonal zituen. Arratsaldeko ordu horretan, agenteen senideak kasernaren etxebizitzetan zeuden eta haien seme-alabak, patioan jolasten.
Bonba-autoak atzera-martxa blokeatuta zeukan. Behin kasernaren barruan zegoenenan, Juan Carlos Monteagudo terroristak urrunetik aktibatu zuen lehergailua. Eztanda gogorrak bederatzi pertsona erail zituen. Haietako bost adin txikikoak ziren. Vic-ko ospitaleak zailtasunak izan zituen biktima guztiak hartzeko eta batzuk Bartzelonara eraman behar izan zituzten helikopteroz.
Bederatzi biktimen artean Ana Cristina Porras López zegoen. Patioan jolasten ari zen bi lagunekin. Berehala hil ziren hirurak. Ana Cristinaren ahizpa, Isabel Porras López, larriki zauritu zuen eztandak. Ezkerreko hanka ebaki behar izan zioten. Nesken aita Teodoro Porras agentea zen.
Prentsa


