Deskribapena
Jaioterria: Castilla y León
Adina: 79
Seme-alabak: 1Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Jubilatua
Atentatuaren data: 05/01/2007
Atentatuaren lekua: Arrasate
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Besteak
Deskribapena
Ambrosio Fernández Recio Arrasaten bizi zen 79 urteko erretiratua zen. Bere eraikinaren etxabean La Caixaren egoitza bat zegoen, eta kale indarkerian ari ziren erradikal batzuek, 2007ko urtarrilaren 5ean, eraso egin zioten horri. Erasotzaileek molotov koktelak erabili zituzten, eta sute handia eragin zuten. Ondorioz bulegoa kiskali zen, eta horrez gain eraikina hustu behar izan zuten. Ambrosio Fernándezen osasun arazoek okerrera egin zuten une horretatik aurrera. Bi hilabete egin zituen Zaintza Intentsiboetako Unitatean, eta azkenean, martxoan, hil egin zen. Terrorismoaren biktimatzat onartuta dago ofizialki.
Prentsa


