Gallery

Deskribapena

Adina: 31
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Lemoizko zentral nuklearreko langilea
Atentatuaren data: 17/03/1978
Atentatuaren lekua: Lemóiz
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

ETAk Lemoizko zentral nuklearra eraikitzearen kontra garatu zuen kanpainak bi biktima eragin zituen 1978ko martxoaren 17an: Alberto Negro Viguera eta Andrés Guerra Pereda. Zentraleko lehen erreaktoreko hiru sorgailuetako batean lehergailu batek eztanda egin zuenean hil ziren biak. Leherketaren hedatze-uhinak langileon gorputzak txikitu, eta beste hamalau zauritu zituen, kalte material ugari eragiteaz gain.

Albertoren alabetako batek, Mari Mar Negrok, Iñaki Arteta eta Alfonso Galleteroren Olvidados liburuan gogoratzen du aitaren hilketaren ondotik jaso zituzten bisiten artean Portugaleteko apaiz ezagun batena izan zutela. ETAren mandataritzat identifikatu zuen bere burua, eta esan zien taldeak ez zuela inolako langilerik hiltzerik nahi, eta “gure herriari kalte egitera zetorren aparatu kapitalista gerarazi besterik” ez zutela nahi. Lemoizko zentral nuklearraren kontrako manifestazioetan “ETA, Lemóniz, Goma 2” moduko leloak kantatzen ziren.

Erasoan inplikatutako gutxienez lau terroristetatik bat baino ez zuten krimenagatik epaitu eta zigortu; hemeretzi urteko kartzela zigorra bete zuen. Kartzelatik irten ondoren Herri Batasunako zinegotzia izan zen Mungian. Krimenaren epaian egileen ezizenak aipatzen dira, baina inoiz ez dituzte epaitu.

Prentsa