Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 39
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Farmaziako kapitaina
Atentatuaren data: 18/10/1983
Errudunak: Ernesto Alberdi Elejalde
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Alberto Martín Barrios 1983ko urriaren 5ean bahitu zuten, etxetik irten zenean Bilboko gobernu militarreko bere lanpostura joateko. Egunero 10etan deitzen zion emazteari, baina egun horretan ez zuen deitu eta alarma sortu zen. Haren autoa eraikin militarretik hurbil aurkitu zuten, pistola bat barruan. Autoa aparkatu ohi zuen garajean giltza batzuk aurkitu zituzten eta, horrenbestez, pentsatu zuten hantxe gertatu zela bahiketa.

Bahiketatik sei egunera ETAk bere gain hartu zuen ekintza, eta bi urte lehenago Bergako kuartel katalanean gertatutako erasoagatik atxilotutako taldekideen kontrako epaia bertan behera uztea eskatzen zuen. Bahiketaren eta hilketaren artean igaro zen denboran, terroristek erronka jo zieten, halaber, hedabideei eta, bereziki, TVEri; izan ere, propaganda erradikalez betetako bere komunikatuak osorik irakurtzea exijitzen zioten telebistari, aldi berean militarraren sendiak, hedabide horiexen bitartez, larriturik eskatzen zuela militarra aske uzteko.

Urriaren 13an ETAk 36 orduko epea eman zuen 15:00etako eta 20:30eko informatiboetan testua irakurtzeko. Ultimatum horrekin batera bahituaren bi argazki bidali zituzten, Martín Barrios zenbait egunetako bizarrarekin ageri zela ikurrin baten eta taldearen kartel eta pegatinen aurrean. Presio hori zela eta, TVEk idazkiaren parte bat eman zuen hilaren 13an, kapitaina askatzea jarriz testu osoa zabaltzeko baldintza.

Farmaziako kapitainaren gorpua, ahoa estalia eta eskuineko lokian tiroa zuela, Bilbo inguruko baso batean agertu zen. Krimena zigorrik gabe dago.

Prentsa