Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla La Mancha
Adina: 45
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Armatuko Agentea
Atentatuaren data: 01/10/1975
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

GRAPO taldeak (Grupo de Resistencia Antifascista Primero de Octubre) 1975ko urriaren 1an agertu zen lehen aldiz Espainiako gizartearen aurrean. Egun hartako goizean lau atentatu burutu zituzten terroristek Espainiako Poliziaren agenteen aurka. Erasotutako poliziok Madrilgo banku-bulegoetan zeuden.

Haietako bat Agustín Ginés Navarro zen eta BANESTOko bulego batean zegoen. Terroristak sartu eta tiro egin zioten. Gainera, objektu mingarri batekin kolpekatu zuten. Banku hartako langileek Reyes Magos kalean zegoen erietxe batera eraman zuten eta handik Francisco Franco ospitalera eraman zuten. Han hil zen.