Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 23
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko kaboa
Atentatuaren data: 28/09/1984
Atentatuaren lekua: Burgelu
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Ahots anonimo batek, Gasteizko Udaltzaingoari egin dei baten bitartez, aditzera eman zuen trenbidean lehergailu bat zegoela. Guardia Zibilaren dispositibo bat inguratu zen bertara, lehergailuak desaktibatzeko brigada bat zehazki, Grupo de Acción Rural deituaren patruila baten eta Dulantziko Guardia Zibilaren postuko beste unitate baten babesarekin. Hiltzaileek trenbidean jarri zuten lehergailu bat, amu gisa, baina aldi berean beste lehergailu bat jarri zuten sastrakaz inguratutako bidezidor batean, amu gisako lehergailutik urrun. Bidaiari-tren bat geldirik zegoen trenbidean, espezialistek lehergailua egiazkoa zen ala ez argitu zain.

Lehergailua zegoela uste zuten tokirantz trenbidea aztertuz zihoazela, agenteetako batek tupust egin zuen sastraka artean ezkutatutako hari mehe batekin; horrek, detonagailuari lotuta zegoela, aktibatu egin zuen alboko ezpondan jarritako bonba-tranparen karga, zortzi bat kilo goma-2z osatua. Leherketa oso bortitza izan zen, eta zortzi guardia zibil harrapatu zituen. Agustín David Pascual Jove hantxe bertan hil zen. Eta kide zituen Victoriano Collado Arribas eta José Luis Veiga Pérez sarjentua ere hil ziren.

ETAk metodo bera erabili zuen Hernanin 2009an, baina oraingoan amaiera hobea izan zuen gertaerak, ertzainek bizirik ateratzea lortu baitzuten.

Prentsa