Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 50
Seme-alabak: 9
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Abokatua eta Exa bikoizketa estudioetako zuzendaria
Atentatuaren data: 03/03/1980
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: Said Alí Salman
Arma: Subfusil
Hiltzailea: Al-Fatah

Deskribapena

1980ko martxoaren 3ko goizeko bederatziak ziren. Said Ali Salman palestinarra Max Mazin juduen elkartearen lehendakariaren zain zegoen Eduardo Dato kalean. Bere asmoa zen hilketa burutzea Mazin kotxearekin handik igarotzean. Baina Max Mazinen auzokide bat aurretik atera zen eta gainera haran antza zeukan. Adolfo Cotelo Villareal abokatua zen eta bi alaba eskolara zeramatzan. Eduardo Dato kaleko semaforo batean gelditu zenean, gutxi gora-behera 21. zenbakiaren aurrean, erasotzailea autora hurbildu eta kopilotuaren leihotik gidaria metrailatu zuen. Bere alabetako bat, aurreko eserlekuan zihoana hain zuzen, zaurituta atera zen automobilaren kristalek begian jo bait zioten. Begi horretan ikusmena %90an galdu zuen.

Prentsa